XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta osasuntsu hura desertu edo basamortu bihurtzera, sugandila eta armiarmak hango bizidun bakarrak uzteko.

Hura sinestezina zen ametsen bat edo, baina zoritxarrez ez zegoen ametsik, hango jendea erotua zegoen.

Aitak pertsona haiekin hitzegiten saiatzea ezinezkoa zela erabaki zuen eta ahal genituen gauzak hartuz zalgurdian ihes egingo genuela erran zuen tristeturik, ama eta biok bezala, herri hartako jendearen portaerarekin.

Segundu motz baten zati bat galdu ere egin gabe, gehien balio zuten gauzak hartzen hasi ginen urduritasunez jende hura edozein gauza egiteko gai ikusten bait genuen oraindik gure harriduratik ezin atera gabe.

Herritar ezinegonen garraxiak entzuten genituen.

Bapatean ke ilun eta nekarazle batek ilundu zuen dena.

Etxea sutan zegoen!

Ez ginen sua itzaltzen gelditu eta ikuilura jeitsi ginen eskuak eta poltsa zahar eta objetuz beterik genituela.

Aitak presaka eta korrika zaldia prestatu eta gurdian eskuetan genituen gauzak askatzen hasi ginen.

Aita zaldiari zigorkadak ematen hasi zen, ateruntz zihoala zaldi zahar baina indartsua.

Iheslariak bezalaxe, gutxi gora behera baginen, irten ginen ziztu bizian norabide ezean, bakarrik leku hartatik ateratzeaz arduratzen ginen.

Atera bezain laister eguzkia ere gure kontra ipini zen bere errainu indartsuak gure barrura bidaliz maltzurki.

Zalgurdiak ateratzen zuen hotsa gehiegizkoa zen eta gu handik oharkabetuki igarotzeko eta segidan konturatu ziren gure biziarekin akatzeko prest ziren jendeak.

Gure atzetikan hasi ziren segika, asmo ez oso onekin.

Harriak botatzen hasi ziren gure kontra, aitzurrak eta gainerakoak ere jaurtitzen zituzten.

Aizkora batek, zoritxarrekoa eta errea izan dadila, aita jo zuen eta gurditik erori egin zen.

Nik aita lagundu nahi nuen baina amak, begiratu ere ez zuen egin negarrez eta aurrera begiratzeko esan zidan.

Ama hasi zen gurdia gidatzen eta aitak zioena gogorarazi zidan, nahiz eta bera ez egon aurrera jarraitu behar genuela eta halaxe egin genuen; biok negarra genuen begietan baina salbatzeari ekin genion.

Itsu zen harri batek jo zuen ama buruan ere eta gurdian etzan egin zen odola zeriola burutik, zalgurdia ni gida nendin agindu zidan eta aurrera jarraitu nuen.

Betatxo bat igarota arriskutik kanpo ginen, eta amaren aginduak jarraituz baso berde eta isil batean sartu ginen.

Geratu bezain pronto amak zer zuen ikustera joan nintzen gurdira.

Sendatzeko aukerarik ez zuela esan zidan eta nire bizia jarraitzeko esan zidan aholku batzu emanaz.

Geroago begiak itxi eta irrifarre zuela ahoan utzi zion arnas egiteari.

Ama maitia baso ezezagun hartan ehortzi nuen, bihotzean atsekabea nuela.

Ordu pare bat han igaro ondoren somatu nituen herritarrak (...).